Amaia Larrea Donostian jaio zen 1965ean, eta sormena beti jarri du praktikan; bere hazkunde artistikoa hertsiki lotuta egon da bere haurren jaiotza eta geroko hazkuntzarekin. Bere ezagutzak modu autodidaktan eskuratu ditu, maisu artisauen eskutik eta tailer monografikoen bitartez. Bere senak, halaber, zalantza momentuetarako balio izan dio.
Bere arte eztandarako joera pinturaren eta kapazuen bitartez bideratu du, eta jakin-minak hegoaldera eraman du ikastera eta beste saskigile artisauekin lan egitera. Zalantza izpirik gabe, baiezta dezakegu Gipuzkoako palmazko saskien egile bakarrarekin gaudela, eta jendearekin partekatu nahi du benetako ezagutza altxor hori.
Grupo Gurutze Alde 12, bajo
943 272 381
zurjole.com
amaia@zurjole.com