"Gres" (tenperatura handiko buztina) esmaltatuz egindako objektu erabilgarriak egiten ditut. Horrez gain, "Terracotta" izeneko materiala ere lantzen dut, gehienbat, honek dituen ezaugarri bereiziengatik.
Egindako piezek forma arrunta eta osoa dute, beren erabilgarritasunaren funtsa biltzen saiatzen naiz. Niretzat, objektuak gure egunerokotasunean lagungarri izateko eginak daude. Koloreek ikusmena lasaitu eta, aldi berean, adimena esnatzea gustoko dut.
Manises-eko Zeramika Eskolan ikasi nuen. Nire espezialitatea tornua da, Frantzian ikasi nuen eta, Manises-eko buztinlari maisu baten tailerrean.
Zeramika lantzeak grina handia eragiten dit, nahiz eta lanbide galdu bat izan, gaur egun beharrezkoa ez dena, teknika honek pertsonak umiltasunez, pertseberantziaz eta sentsibilitatez betetzen dituela uste dut. Egindako objektuak artisau lanaren bereizitasuna dute, originalak dira, subjektiboki ederrak eta indarrez beteak.