Ez nintzen Arte Ederrak ikastera ausartu, hala ere marrazketan eta margoketan beti aurkitu izan dut neure aparteko mundua. Urte askotan olioa erabili dut margotzeko, bainan paretan lekua bukatzen zen ehinean beste teknikatan ere hasi naiz lanean.Saiotan luze ibili ondoren eta beti materiale berriekin esperimentutan, zetara iritsi nintzen.
Zetan margotzeak akuarelarekin zer ikusi handia du. Akuarela, lan kontuak zirela medio, bidaiatzen hasi nintzenenan aurkitu nuen.
Gutxi gora behera 16 urte daramazkit zeta margotzen eta tindatzen, duela gutxira arte plazer pribatua zen, erabilpen pertsonalera mugatuta lagun eta senideei opariak egiteko.
Getariako Balenciaga Museoan neure lana atsegin zutela esan zidatenean eta eredu batzu eskatu zizkidatenean, zeta eta ehun artisautzara profesionalki dedikatzeko erabakia hartu nuen.
Webgune honetan nere grinaren eredu txiki bat aurkituko duzu, atsegingo duzula espero dut.
Artisau Azoka Bretxa ondoan, igandetan/jai egunetan
656 792 796
martinamenke.com
kaixo@martinamenke.com