ES / EUS

SHARE

compartir en rrss

ESZENA

05 artikulua

AINHOA
ALBERDI

"NESKATXA ZINGORATUA"

PROFIL

Izena: Ainhoa Alberdi
Jaiotza urtea: 1979
Bizilekua: Errenteria
Diziplina: Antzerkia
arteriamagazine.com/ainhoaalberdi

Pertsonaia bat antzeztea mozorrotzea baino askoz gehiago da. Interpretazioa arte bat da eta aktoreak, artistak. Gure laburmetraiaren protagonista aurrekoaren adibiderik argiena da. Miren, halere, pauso bat harago doa eta, horrez gain, gutako bakoitza izatea lortzen du: galduta, estu, bakarrik eta urik gabe. Isiltasunak bere begien bidez hitz egiten du; denborak burua galtzen du ezerez itzel horren erdian.

"La Niña Sumergida" lana gizakiak bere esistentziaren aurrean azaltzen duen ezintasunaren isla da. Miren Gaztañaga izeneko arrain-emakume batena.

LABURMETRAIA:"NESKATXA ZINGORATUA"

EGILEA: ÁLVARO LEDESMA

BIOGRAFIA ETA LANAK

Antzerkilari-dantzaria, sortzailea, irakaslea. Psikologian lizentziatua eta teknika bioenergetiko eta gestaltikoan psikoterapeuta.Yoga aereoko irakaslea.

Haur bat zelarik hasi zen antzerkia egiten. Beranduago antzerki ikasketak burutu zituen Donostiako AETn(Arte Ezenikoen Tailerra) eta hainbat antzerki teknikatan trebatu da, zenbait irakasleren eskutik; Ander Llipus, Espe López, Oscar Gómez, Manex Fush, Shimon Fush, Pablo Ibarluzea, Idoia Zabaleta etabar luze bat…

Gorputza , mugimendua, energía eta espresioaren arteko erlazioaren ikerketa interesatzen zaio eta horretarako gorputzarekin zerikusia duten hainbat alor sakontzen ditu; kontakt dantza(formazioa Cristiane Boullosa eta Diana Bonillaren eskutik),butoh dantza(Lee Rizhome, Jonathan Martineau, Matilde Ciria, Rosana Barra ,Valeria del Vechio, Orland Verdú, Josephine Grundy, Miguel Camarero etabarren eskutik…Yoga aereoa, meditazio teknika desberdinak…

Zarauzko Alproja taldeko partaide izan da urte luzeetan, bertan hamar urte inguruz eman ditu antzerki tailerrak,sortzaile, antzezle eta zuzendari izan zen hainbat sorkuntza lanetan. Zamorako Achiperre taldean aktore lanak egin zituen Erpurutxo Neska(Pulgarcita) antzezlanean. Gorakada taldearekin txotxongilo-manipulatzaile lanak egin zituen Irudimendeko Iria eta Jules Verneren azken bidaia lanetan. Kukubiltxo taldearekin; Inorako Bidaia(Arístides Vargas-ek zuzendua), maskara espresiboekin formakuntza, Family Flö taldeak gidatua…Pez Limbo taldearekin OXIDO ptoiektuaren sortzaile eta antzezlea.

Ttak teatroaren sortzaileetako bat da,Iraia Elias eta Iñigo Aranbarrirekin batera.Ttak teatroak hainbat lan sortu eta ekoiztu ditu, hala nola; Eta Karmele?, Ta oain ze?, Ingo al deu amets?(Haur txikientzat), Zapatak(Ainara Gurrutxagak zuzendua), Platonen Alaba, Bullying Begiradak…Metrokoadroka artista kolektiboko kolaboratzaile. Bertan hainbat piezaren sorkuntzan eta antzezle lanetan parte hartu du,besteak beste; Herio heroi, Munduaz beste, Zertarako hegoak?, Elkartasun basatia, Gabrielen lekua, Mr.Señora, Marionettes, Zanbuia!...

Zarauzko udalak ekoiztutako A. Lurpean ikuskizunaren sorkuntzan eta aktore lanetan parte hartu du.

DANTZAren alorrean, Eneko Balerdi Eizmendi dantzari garaikidearekin batera hainbat pieza sortu eta ekoiztu ditu; Nirekin dantzatu nahi?, Emalegez, Dolor Ex in itinere; bestalde Orland Verduk zuzendutako NAGASAKI proiekturako eginiko irudietan butoh dantzari moduan parte hartu du; Alvaro Ledesma pianojotzaile eta artistarekin batera, HARAGIA butoh dantza oinarri duen pieza sortu du; Orland Verduk zuzendu duen ESKELETO ANDEREA(butoh dantza) piezaren sorkuntza ; hainbat performanze…

Ikus-entzunezko alorrean; ZAIN laburmetraian aktore lana, Zazpiterdik ekoiztua eta Pello Gutiérrezek zuzendua; MARI webseriean aktore lanak; ASTEARTEAK laburmetraia; HOY MAS QUE NUNCA eta BUSCO BOSQUE VASCO laburmetraiak(Alber Pontek zuzenduak); Fernando Gonzalez Molinak zuzenduriko OFRENDA A LA TORMENTA film luzean partaide izan da…

ARGAZKIAK

EGILEA: ÁLVARO LEDESMA

...