ES / EUS

SHARE

compartir en rrss

ESZENA

05 artikulua

MIREN
GAZTAÑAGA

"NESKATXA ZINGORATUA"

SHORT PROFILE

Name: Miren Gaztañaga
Birth: 1979
City: Orereta
Ocupation: Actress
arteriamagazine.com/mirengaztanaga

Pertsonaia bat antzeztea mozorrotzea baino askoz gehiago da. Interpretazioa arte bat da eta aktoreak, artistak. Gure laburmetraiaren protagonista aurrekoaren adibiderik argiena da. Miren, halere, pauso bat harago doa eta, horrez gain, gutako bakoitza izatea lortzen du: galduta, estu, bakarrik eta urik gabe. Isiltasunak bere begien bidez hitz egiten du; denborak burua galtzen du ezerez itzel horren erdian.

"La Niña Sumergida" lana gizakiak bere esistentziaren aurrean azaltzen duen ezintasunaren isla da. Miren Gaztañaga izeneko arrain-emakume batena.

LABURMETRAIA:"NESKATXA ZINGORATUA"

EGILEA: ÁLVARO LEDESMA

BIOGRAFIA ETA LANAK

Txiki-txikitatik sentitu izan dut nire burua sormenarekin guztiz harremanatuta. Burua txoriz, ametsez eta gogoetaz beteta eta eskuak eta gorputza ezin gelditu ibili izan naiz beti. Arte Ederretan lizentziatu nintzen. Bilbon, ikasten nengoen bitartean, Antzerkiola Imajinarioko kideekin elkarlanean hasi nintzen. Hau 1999. urtean izan zen, 19 urte nituela. Hura izan zen nire eskola eta nahiz eta geroago beste eskola batzuk ere izan ditudan, hau izan zen lehenengoa eta garrantzitsuenetarikoa. Talde handia ginen eta bertan hainbat lanetan parte hartzeko aukera izan nuen. Besteak beste, 8 Olivetti poetikoak, Mundopolski: erreboltaren ziaboga eta Yuri Sam. Otoitza.

Bidean talde desberdinekin lan egiteko aukera ere izan dut, eta nola ez, ofizioaz ikasten jarraitzekoa. Horien artean, Arriaga antzokiak ekoiztutako eta Calixto Bieitok zuzendutako Obabakoak antzezlanean, Tanttakaren Uda gau bateko ametsa eta Komunikazioa- Inkomunikazioa lanetan, Arte drama, Le Petit Theatre de Pain eta Dejabu taldeekin Errautsak antzezlanean, Hikarekin Ilargiaren bi aldeak haurrentzako antzerkian, Trashumantes konpainiarekin Crónica de la noche abierta bakarrizketan eta Moaré danzarekin Gau Bakar bat izeneko dantza piezan, besteak beste.

Benetan maite dut gauza desberdinak probatzea eta ni neu erronka desberdinen aurrean jartzea. Telebistan ere aritu izan naiz. Bertan, parte hartutako proiektu maiteenak “Martina” eta “Aitaren etxea” izan dira, arrazoi desberdinengatik, oso modu berezian bizi izan ditudanak. Zineman ere “Igelak” filma eta “El guardián Invisible” aipatu nahi ditut. Izugarri ikasi eta gozatu nuen lan horien errodajeetan. Azkenak utzi didan ikasketa pertsonala erraldoia izan da.

Eta azkenik, nahiz eta bukaerarako utzi dudan, sorkuntza pertsonalaren esparrua niretzat ezinbestekoa den esparru bat da. Laborategia da, etxeko sukaldea, jolasteko aukera gehien ematen dizun txokoa eta sortzaile bezala hazteko eremu garrantzitsuena. Modu kolektibo zein pertsonalean hainbat lanen sorkuntzan aritu izan naiz. Egindako lanen artean, esanguratsuenak: Euli-giro, ni neu ere parte naizen Kamikaz Kolektiboarekin sortutakoa, Diálogo besteak beste, Gabriel Ocina aktore eta lagunarekin batera sortutakoa, Heriotza bikoitza (doble malta) Jon Ander Alonso, Eneko Sagardoy, Zazpi t´erdi eta beste hainbat lagunekin sortutakoa edo guztietan pertsonalena dena eta liburu honetan ikusi ahal izango duzuena Stereo, zalantzarik gabe nire lan kuttunetakoa.

Miren Gaztañaga. 1979 Orereta.

ARGAZKIAK

EGILEA: ÁLVARO LEDESMA

...