Biografia
"Telaristaurbana"ko Kreazio-zuzendaria. Moda jasangarriaren arloan lan egiten dut orain hiru hamarkada baino lehenagotik.
“Telaristaurbana”ren historia hasten da 1994 urtean; nire ile-apaindegia itxi nuen eta heldu nien ardi-larru, trama, ehundura eta koloreei.
Nire jatorria den Argentinan hasi, Brasil eta Balear Uhartetatik igaro, eta 2011 urtean heldu nintzen Donostiara, nire ezaguera eta kreazioak transmititzen ditudan hiria.
Artisau-feria eta desfileetan parte hartzeaz gain, ehungailu-lantegi monografikoak, tindaketa natural, feltro, zetaren gaineko margo eta saskigintzari buruzko lantegietan ematen ditut eskolak.
Nire kreazioak agertzen dira El Diario Vasco egunkariaren Moda-Klusterrak antolatutako desfileetan. “Green Fashion” moda jasangarriaren katalogoan agertzen naiz, eta nire bi kreazio ikusgai jarrita daude Madrilgo “Jantzien Museoan”, "Slow Fashion Net” taldeko partaide ere izanik.
Halaber, “Haria Galtzen” erakusketan jarri ditut nire lanak, baita Cristina Enean, Igartubeiti Museoan, Errenteriako Jantzien Museoan eta Pasaiako Ziriza Etxean ere.
Nire markak edizio mugatuko produktuak garatzen ditu, oso-osorik eskuz eginak, eta saiatzen da antzinako teknikak aldarrikatzen, abereen ongizatea eta ingurumena errespetatuz, gaur egungo mundura egokitu eta alderdi sentsorial eta subjektiboak nabarmentzeko ikuspegia emanez. Hori dela eta, eskuz egiten ditut nire pieza guztiak, ziurtagiri ekologikoa duten hari-zuntzak erabiliz, toxikorik gabeak eta gertuko enplegua sustatuz.