SHARE
ELKARRIZKETA
TZESNE
PPROFIL
Izena: Txesus GarateJaiotza urtea: 1969
Bizilekua: Errenteria
Diziplina: Musician
arteriamagazine.com/txesusgarate
Agerian dagoen zabu baten negar ugertua, bizikleta pasatzen ikusten duenean negar egiten duen txakurra, euria gainazal metalikoa kolpatzen. Eta horta hor: Brahms eta Mozart eta Miles Davis.
Bisontea eta bisontearen irudikatzea. Musika eta musikaren ondotiko erroteria.
“Baina nik ez dut musikarik egiten”, dio Tzesnek, “nik soinua egiten dut”.
"Nik ez dut musikarik egiten. Nik soinua egiten dut"
ELKARRIZKETA
ELKARRIZKETA: OSCAR MANSO
ARGAZKIAK: ASIER GOGORTZA, ARCHIU ODD#FESTIVAL
ZER NOLAKO HOTSA DUTE SORIAKO ITSASOKO MIKROORGANISMOEK?
Txesus Garate (Errenteria, 1969) etxeko estudiotxoan daukan ordenagailuaren parean eserita dagoela diska batzuk aukeratzen ditu guri zer diren eta nola artikulatzen diren azaltzeko, eta bitarte horretan aditzera eman digu bere burua musikari edo artistatzat izateko daukan erreparoa.
Badago askatasunik anbiguotasunean. Zenbait hitzen pisua itogarria izan daiteke, eta beti ez da erabiltzea beharrezkoa.
“Neuk soinuak harrapatzen ditut, eta horiek manipulatu, zatitu eta elkarren artean lotzen diren tresnen gisakoak dira. Manipulatzaile soinugile baten gisakoa naiz. Pentsa ezazu gitarra hartu eta jende aurrean jotzen hasi den pertsona batengan. Bere poesia da ikusleei adierazten diena. Hitzezkoa ez den lengoaia da. Soinuaz ari gara. Neuk ez dut fabrikatzaile batek saldu dizun makina baten nagusiak sortutako soinua nahi. Denek saltzen dizute beren produktua, beren soinua sortzeko era. Neuk (hasi nintzenean) kaleko soinuak jasotzen zituen grabagailu bat nuen. Besterik ez.”
GUTURAL
Pasaiako Buenavistako lokaletan hasi zen, Tzesne oraindik ere Tzesne ez zen garaian. Handik barrena ibiltzen zena Txesus zen, hark lehen eskolatzat zeukan hartan; eta denak elkartu eta rock taldeak sortzen zitueneko giro hartan sortu zen Gutural, esperimentazio-bikote bat makinekin nahastutako metalezko rocka, “jendeak musika industriala zeritzona” egiten hasi zena.
“Hasieran ez genuen kontzerturik egin nahi. Zenbait urtez kaseteak grabatzen eta jendearekin eskutitzak elkar trukatzen ibili ginen. Sortzeko askatasun handia geneukan. Lan gehiago editatu genituen, eta jendea sartu eta atera egin zen. Zuzenekoak eta ikus-entzunezkoak iritsi ziren. Liburua koloretan ateratzen zuen taldea eta sortutakoa kanpora eramaten zuen taldea bihurtu ginen: AEBetara, Cubara, Alemaniara. Hori guztia Newsletters delakoei esker egin genezakeen.
Fancinearen inguruan mugitzen zen jendea zen, eta beste leku batzuekin harremanak izateko aukera ematen zigun. Elkarrizketak egiteko galdera sorta bat egin eta bertan agertzen ziren helbideetara bidaltzen genuen. Handik denbora batera iritsi ohi ziren erantzunak eta barruan flyers delakoak egoten ziren. Sare bat sortzen zen, eta toki izugarrietatik jasotzen genituen eskutitzak. Euskal Herrian kasetea ohikoa zen, baina horrelako musikarako, ez. Bitxia zen oso, eta kanpora mugitu beharra zegoen.
Gorputza hartzen hasi zen taldea eta pixkanaka kanta, gitarra indartsu eta kontzertu formatua hartzen hasi zen. Baina niri esperimentazioa gehiago interesatzen zitzaidan. Horixe izan da ni beti mugiarazi nauena. Hurruntzen hasi nintzen, eta hortxe hasi zen nire bigarren eskola: Ertz, Bera, eta han mugitzen zen guztia."
Hamarkada erdi eta gero, Gutural taldeak bere ibilbidea amaitutzat eman zuen eta kolaborazioez eta berriz ere eginiko nahasketez osatutako disko bikoitz batekin esan zuen agur. Horiexek jasotzen dute Tzesne izenez sinatutako lehenengo lana.
Pasaiako Buenavistako lokaletan sortu zen Gutural, esperimentazio-bikote bat makinekin nahastutako metalezko rocka, jendeak musika industriala zeritzona egiten hasi zena.
¿TSEZNE?
"Izena pasadizo batetik datorkio. Hungariako leihaketa batera aurkeztu nintzen, baina epez kanpo. Materiala Tzesne garato zioen gutun batean bidali zidaten. Bizitzan milaka eratara deitu izan didate, Txesusen milaka aldaketa, baina Tzesne aparta iruditu zitzaidan. Izen artistikoa bete-betean. Akatsa dirudi. Hemen ez dakigu nola ahoskatu ere. Anbiguoa da, eta uste dut neuk egiten ditudan gauzen tankerakoa dela."
FIKZIOAK, ENKARGUAK, BOKAZIOAK.
Cuchara izeneko disko bat atera du maletatik. La cuchara de San Telmoren jabeak bere establezimenduko soinuak grabatzea proposatu zion, tokiari soinu-tresnez eginiko argazki itxurako bat egitea. Jatetxe bateko makineriak egiten duen burrunban oinarrituta egindako 8 pieza, zabaltzen denetik ixten den artean. Errealitatea, baina, aldi berean, fikzioa. Bisontea eta haren irudikapena.
Kraken lanean pauso bat harago doa fikzioa, bi zatitan banatutako lan kontzeptual bat, mitologia eskandinabiarreko itsas izaki izugarriaren inguruan sortutakoa. Dronerako lehen hurbilpena, une horretan loopa alde batera utzi eta sintetizadoreak erabiltzen hasi zen Tzesne. “Honelako musikak sortzeko askatasun handia ematen dizu, eta neuk loopa hainbeste erabilita estututa neukala ematen zuen”.
Lan hori Belgicara iritsi zen, murgiltze-musikan espezializatutako zigilu batera. Zigilu horrek Mistery Sea saileko 47. diskoa egiteko enkargua egin zion. Diskoak Cliffs under the mist izena izango du. Grabagailua hartuta, Burgosera eta Soriara joan zen bereziki iradokitzailea den paisaia baten soinuak jasotzearren. “Garai batean itsasoa izan zen hodei haran bat soinu fikzioaren bidez berriz sortua. Zeure buruari galdetuko diozu: Sorian idortutako itsasoetan zeuden itsas mikroorganismoek zer-nolako soinua egiten zuten? Eta saia zaitez horri erantzuten fikziotik irudikatzen eta sortzen”.
Eta oraindik ere fikzio gehiago. Alemanian editatutako disko bat da Huff Duff. Huff Duffa aliatuen arteko komunikazioak babesteko erabilitako makina bat izan zen. Kode bidez mezuak bidaltzen dituzten itsaspekoei buruzko istorio bat asmatu eta diskora eraman zuen. Oroitzapenaren bidezko istorioak kontatzeko artea da. Kontatu nahi den hori sortzen den dimentsiora garamatzaten soinu-paisaiak.
La Comarca-k bestelako ikuspegia eskaini zion. Salamancako bere familiaren herrira egindako bisita batean bideoz hartutako irudietatik abiatuta, ordura arte egindako prozesuaren nolabait kontrakoa egitea bururatu zitzaion. “Bidaiak egiten ditugunean, begiekin egiten dugu, batez ere. Horixe da bideo kamera. Baina begirada puntu zehatz batean finkatzen duzunean ere, ari zara gauzak entzuten. Irudia ezabatzen badugu, geratzen den hori hondakin gisakoa da, baina nolabait han zegoena gogora ekartzen ari da”. Berriz ere grabaketa egin eta estetikoki birsortu.
"Zeure buruari galdetuko diozu: Sorian idortutako itsasoetan zeuden itsas mikroorganismoek zer-nolako soinua egiten zuten? Eta saia zaitez horri fikziotik irudikatu eta sortuta erantzuten”.
ZUZENEKOAK
Margolari bati edo idazle bati eskatuko al genioke bere lana zuzenean egiteko? Ez, baina, arrazoiren bat dela medio, musikariari, edo soinu-manipulatzaileari, bai. Tzesnek onartzen du betidanik izan dituela bere sortze-lanak zuzenekora eramaterakoan arazoak. Arazo horiek arlo teknikoan baino teorikoan murgiltzen dira. “Baina Michel Chion-en noizbait irakurri nuen El arte de los sonidos fijados liburuak biziki lagundu zidan ulertzen hemen musika zehatz gisa definitzen diren lanak. Liburuan diote play sakatu hutsarekin espazioa aldatzen ari zarela. Musika sortzen ari zarela. Baina, horrelako gauzak irakurrita konturatu nintzen horrelako lanak egiten zituela, eta bazegoela hainbeste kezkatzen ninduten hausnarketak, ni jaio aurretik ere egiten zituen jendea.”
BIDEOA
"Gustatzen zaizkit, gutxi egin baditut ere, kolaborazioak, beste leku batera eramaten zaituztelako. Baita bildumetarako piezak ere, pieza horren iraupena murriztera behartzen zaituelako. Beste leku batera eramaten zaituen egoera batetik abiatzen zara. Bideoan oso gogoko dugu neure bikotekidea Inmak eta biok irudi finkoa erabiltzea, aldaketa txikiak, erreflexuak, planotik atera eta sartzen diren animaliak ikus daitezkeelako."
“Pelikula asko daude soinuetan oinarrituak. Bada, besterik gabe irudietan enplastatutako soinurik ere. Interesgarria da ikustea orori zentzua aurkitzen saiatzen garela hori horrela dela esan digutelako."
“Neure lana lau fundamentutan oinarritzen da eta horiekin egiten dut jolas. Era batean egiten nekatzen naizenean, nolabait buelta ematen saiatzen naiz, digitaletik organikora pasatzen naiz, argazkitik bideora, etab. Baina oso elementu gutxi dira. Dena obsesiboa da oso.”
“Neure lana lau fundamentutan oinarritzen da eta horiekin egiten dut jolas. Oso elementu gutxi dira. Dena obsesiboa da oso.”
HIL, BIRSORTU
Tzesne izenez sinatutako azkeneko Ep-ak Asimilacionismo du izena. “Tzesne ez den pertsona batek sortutako diska bat, baina nire izena daramana eta neure plantak egiten dituena.” Hileta-elizkizunak, edo aldatzeko erritu gisako bat ia. Laino eta itzalen arteko jolasa, eta horretatik Guzural sortu da, Angel Fresnillorekin batera egina, hasierako Gutural haien jite mamutiarra zuena. “Tzesneri itzal antzeko bat sortu zaio”, pertsonaia berri bat, Kkopu, dagoeneko lehen lana baduena, Martinsson Elektronik, kasetean eta era digitalean editatua, eta une honetan, ikusentzunezko trilogia bat sortzen ari dena. “Kkopurekin jolas gehiago, akats gehiago, txatarra gehiago dago“. Aurrekoaren errautsen gainetik erronka eta trebetasun gehiagorekin jaikitzen den supereroi horixe da.